Gela astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita.
Zer ikas dezaket gela honetan? Nola?
Irakurmena hobetu dezaket
◦ horretarako internet-en egunkari zein aldizkariak irakur ditzaket. Artikulu batean informazio zehatz bat bila dezaket(irakurketa selektiboa) edota testu baten ideia nagusia(k) lortu (irakurketa orokorra) edo testua bere osotasunean ulertu (irakurketa zehatza).
Entzumena hobetu dezaket
◦ horretarako irratia zein telebistako berriak interneten bidez entzun ditzaket. Unean uneko informazioa bila dezaket (entzute selektiboa) edota ideia nagusia(k) atzeman (entzute orokorra) edo zehatz-mehatz ulertu.
Idazmena hobetu dezaket
◦ horretarako posta elektronikoa erabil dezaket edo foroetan parte hartu.
Irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena hobetu dezaket
◦ interneten aurki ditzakedan testu liburuen ariketak eginez (Bakarka I, II),
◦ interneten aurki ditzakegun ariketa zein testuak landuz (Santurtziko Euskaltegia, Habenet)
Hizkuntzan murgil naiteke
◦ ordenagailu-jolasetan jolastuz,
◦ nire gustuko gaien inguruko informazioa bilatuz,
◦ interneten bidez komunikatuz (chat-etan zein foroetan parte hartuz, e-mailak idatziz …)